
2007-03-01 | 17:34:29
Ibaetako jaiak hasi dira eta bertan Gorriti izan da bere animaliekin.
2006-03-29 | 13:10:02
Greba eguna EHUko Ibaetako campusean
Irakasleen grebaren jarraipena ia erabatekoa izaten ari da, sindikatuen arabera
Irakasleen greba deituta dago gaur EHUko hiru campusetan, tartean Ibaetakoan. Sindikatuen arabera, greba ia erabatekoa izaten ari da. Ibaetako campusari dagokionez, 120 bat irakaslek kontzentrazioa egin dute eguerdian errektoreordetzaren aurrean.
2006-03-01 | 18:33:40
Ibaetako frontoia inauguratu dute
Lau Tximeneta frontoia inauguratu dute gaur arratsaldean. Eraiki dituzten etxe berrien inguruan egin dute frontoia. 300 lagun inguru elkartu dira Ibaetako Jai Batzordeak antolatutako esku pilota partidak ikusteko. Udal ordezkari batzuk izan dira inaugurazio ekitaldian, tartean Denis Itxaso Kirol zinegotzia.
2006-03-01 | 14:03:47
Arratsaldean frontoi berria inauguratuko dute
Gaur goizean hasi dira Ibaetako jaiak. Ohi bezala, Aingeru Zaindariaren erromeria izan da jaietako lehen ekitaldia. Ermitan meza egin eta gero, gaztetxoek ederki pasatu dute Gorriti eta bere animaliekin. Ondoren bertsolarien txanda izan da: Egaņak, Lizasok eta Gaztelumendi anaiek, Unaik eta Beņatek bertsoak bota dituzte.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.