
2006-03-01 | 18:33:40
KIROLA
Ibaetako frontoia inauguratu dute
Lau Tximeneta frontoia inauguratu dute gaur arratsaldean. Eraiki dituzten etxe berrien inguruan egin dute frontoia. 300 lagun inguru elkartu dira Ibaetako Jai Batzordeak antolatutako esku pilota partidak ikusteko. Udal ordezkari batzuk izan dira inaugurazio ekitaldian, tartean Denis Itxaso Kirol zinegotzia.
Lehen partidan, Aratz Urruzmendi eta Julen Olasagasti igeldotarrek 22-11 irabazi diete Xabier Ortiz Urbina antiguatarra eta Arkaitz Manzisidor egiatarrari.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.