
2006-03-29 | 13:10:02
HEZKUNTZA
Greba eguna EHUko Ibaetako campusean
Irakasleen grebaren jarraipena ia erabatekoa izaten ari da, sindikatuen arabera
Irakasleen greba deituta dago gaur EHUko hiru campusetan, tartean Ibaetakoan. Sindikatuen arabera, greba ia erabatekoa izaten ari da. Ibaetako campusari dagokionez, 120 bat irakaslek kontzentrazioa egin dute eguerdian errektoreordetzaren aurrean.
Sindikatuek greba deialdia egin dute Jaurlaritzak unibertsitate irakasleentzat finkatutako soldatekin ez daudelako ados. Sindikatuak ostiralean elkartuko dira, ziurrenik Bilbon, grebaren balantzea egiteko eta emango dituzten hurrengo urratsak zehazteko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
EHUko irakasleen protesta.
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.