Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Ibaeta
2008ko urriak 11, Larunbata

;2006-04-05;KIROLA. PILOTA. IBAETA . Ibaetan pilotaleku bizia izatea, erronka . Frontoi berria kudeatzen duten hiru elkarteek hainbat ideia dute etorkizunari begira

ibaeta »

Ibaetan pilotaleku bizia izatea, erronka

Frontoi berria kudeatzen duten hiru elkarteek hainbat ideia dute etorkizunari begira

raul perez

Hilabete eskas joan da Ibaetako Lau Tximeneta frontoia inauguratu zutenetik. Gainerako auzo gehienetako frontoietan elkarte bakarra arduratzen da pilotalekuaz. Ibaetan, ordea, hiru elkartek hartu dute frontoiaren lema: auzoko Lau Tximeneta, Igeldoko Pilota Eskola eta Antiguako Pilotazaleok. Ibaetako Lau Tximeneta elkarteko Jose Mari Lizeagak elkarlanaren arrazoia azaldu dio Irutxuloko Hitzari: «Berez, Lau Tximeneta elkartea duela zortzi urte sortu genuen auzoan, eta pilotalekua izan da gure aldarrikapen nagusia. Duela urtebete inguru, baina, Kirol Patronatuak frontoia Antiguako Pilotazaleok elkartearen esku uzteko asmoa agertu zuen. Hori ikusita, haiekin harremanean jarri ginen eta elkarrekin jardutea erabaki genuen».

Duela pare bat urtetik, bestalde, Igeldoko Pilota Eskolak harreman estua du Antiguako Pilotazaleok elkartearekin, eta horregatik, haiek batu zaizkie beste biei.

Larunbat goizez elkartu ohi dira, frontoian bertan, hiru elkarteetako kideak: Lau Tximenetako Jose Mari Lizeaga eta Arantza Elizegi, Antiguako Pilotazaleok-eko Mikel Fernandez eta Igeldoko Pilota Eskolako Ramuntxo Urruzmendi. Koadrila honek ez du oraindik ekimenik abian jarri, baina gerora begira, hamaika ideia dituzte buruan. Litekeena da, adibidez, Antiguako Pilotazaleok elkarteko gaztetxoek, infantiletatik aurrerakoek, Aste Santuaren ondoren Ibaetako frontoian entrenatzen hastea. Hori Ibaetan pilota eskola sortzeko akuilu izan daitekeela uste dute pilota elkartekoek. Ildo horretatik, Lau Tximenetako lagunek lehen urratsa eman dute Ibaetan pilota eskola sortzeko; Ibai ikastolako arduradunekin elkartu dira.

Arantza Elizegik, bere aldetik, emakumeak frontoira joan daitezen nahi du. «Esku pilotan jokatzea zaila izan daiteke, baina palan aritzea errazagoa izan daiteke», dio Elizegik.

Lau Tximenetako Jose Mari Lizeagak pilotalekua beste kirol batzuetarako ere erabiltzea nahi luke, nahiz eta Kirol Patronatuak argi utzi duen pilotak izan behar duela lehenetasuna: «Garai batean, Ibaetan, eskubaloi taldea zegoen, adibidez».

Jose Mari Lizeaga baikor da gerora begira. «Etxe asko egin dituzte Ibaetan; frontoiaren bitartez, bultzada eman nahi diogu auzoari eta horretarako, pilotalekua oso lagungarria izan daiteke».



 

pilota eskola

Antiguako Pilotazaleok elkarteko gaztetxoak, agian, Ibaetan hasiko dira entrenatzen; auzoan pilota eskola sortzeko akuilu izan daiteke hori

beste kirol batzuk

Frontoia beste kirol batzuetarako ere erabiltzea nahi lukete Lau Tximenetakoek



Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.