Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Ibaeta
2008ko urriak 11, Larunbata

;2007-03-03;IBAETAKO FESTAK . IBAETAKO BIZILAGUNAK AUZOKO FESTAK OSPATZEN ARI DIRA, HAURREK ZEIN HELDUEK MERIENDA GOZOA IZAN ZUTEN

Txokolatada handia Ibaetan

ibaetako festak » Ibaetako bizilagunak auzoko festak ospatzen ari dira, haurrek zein helduek merienda gozoa izan zuten

maider azurmendi

Txokolatearen usainak Ibaetako haur eta heldu ugari bildu zituen merienda goxoa dastatzeko .

17:30ean puntuan hasi ziren txokolatea banatzen, baina ordurako, jende ilara luzea zain zeukaten. Haurrak ziren gehienak, ikastolatik atera eta ordu ezin aproposagoa zuten merienda berezia egiteko. Bakar batzuk ogitartekoa eskuan zutela gerturatu ziren txokolate edalontziaren bila; ez zuten hau gabe geratu nahi noski, eta ilaran itxaron bitartean bukatu zuten ogitartekoa askok.

Txokolatearekin bizkotxoak ere banatu zituzten. Merienda gustura hartzeko, plazan nahikoa aulki ez, eta lurrean borobilean eserita eta lagun artean, ezin gusturago aritu ziren, batez ere etxeko txikienak. Bapo meriendatu zuten denek,eta giro aparta sortu zen txaranga agertzean.

Txokolate jate hori ez zetorren bakarrik ordea, eta auzoko haurrak, honetan beteranoak, azkar konturatu ziren txarangarekin batera beste lagun batzuen etorreraz: buruhandiak. Hauek azaldu bezain laster, bertakoak aztoratu eta alde batetik bestera korrika hasi ziren hauengandik ihesi.

Txokolatea eta bizkotxoak denentzet iritsi ziren, baina hori bai, errepikatzeko aukerarik ez zen izan. Denek ederki bete zuten sabela festen aitzakian, dietak, azukre arazoak edota bestelakoak baztertu, eta ez zen oztoporik izan nagusienek ere txokolateaz gozatzeko. Ohi bezala, auzoko nagusiek ere ilaran itxaron zuten txokolatea atzokoan.

Ibaetako haur eta helduek, bakoitzak bere erara, bihar arte dute oraindik festaz gozatzeko aukera. Gaur gauean afari herrikoia egingo dute Lautximeneta frontoian. Nahi dutenek zita Ibaetan dute.




© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.